XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gertakizun honek zer erakusten digu edo zer arazo aitzinatzen digu?.

USA-ko ekonomia konprenditzeko, eskema xinpleek ez digutela balio.

Burupide klasikoetan ez da sartzen, nolaz haundi ditezkeen batera lansariak eta laneza.

Ez da dudarik, sindikatoen ekintza izan dela nagusi fenomeno bitxi honetan.

Sindikalismoa bera ere ez dago batasun oso bat bezala hartzerik, are gutiago USA-ko sindikalismoa.

Industriako abar bakoitzak badu bere sindikatu-multzoa.

Jakina da, sindikatoaren indarrak eta botereak zerikusi larria duela bere industriaren egiturarekin eta, baita, bere produktoaren merkatuarekin ere.

Lansariak altxatu direla ikusirik, ez dugu pentsatu behar noski, ekonomiaren hedadura guztian eta industria guztietan eta langile-mota guztientzat, lansaria berdin edo berdintsu goratu denik.

Esenpluz, Etxegintzako Sindikatoak aipatuko ditut.

USA-n 3.000.000 langile ari dira etxegintzan.

Hemezortzi sindikatoetan daude bilduak langile gehienak.

Gremio zaharren moldetan eraturik daude sindikatuok.

Lanbide honetan sar ahal izateko, zenbait baldintza hertxi iragan behar da.

Indar eta botere bortitzak dituzte sindikatuok.

Izan ere, Etxegintzako merkatua berezia da.

Eskaria ez da txit elastikoa eta, jakina denez, eskari deselastikoa da sindikatoak indartsu izateko baldintzetarik bat.

Horrela, bada, % 13 goratu dira lansariak USA-n 1970 urtean, Etxegintza sailean.

Har kontutan, USA-ko ekonomia guztian, urte berean % 7,6 goratu zirela lansariak.